Ziza eta landare artean

Guaixe 2025eko urriaren 14a

Goiz eta arratsaldez hainbat izan ziren jakin-minez hurbildu zirenak.

Artzabal elkarteak eta Mikologia eta Landareen Taldeak Etxarri Aranazko plaza itxuraldatu zuten igandean, lastailaren 12an. Lau mahai luzetan herriko dermiotik jasotako makina bat ziza eta landare ikusgai jarri zituzten. Zizei dagokionez, 173 mota izan ziren. Jendearen uste orokorraren kontra, ziza garai ona izan zela adierazi zuten antolatzaileek. "Jendea onttoak bakarrik ditu buruan". Baina mahai gainei erreparatuta, askoz ere ziza eskaintza zabalagoa dagoela agerian gelditu zen. Mota bakoitzetik mordoxka bat zeuden ikusgai. Antolakuntzakoen pena bakarretakoa gorringorik (amanita caesaera) opatu ez izana. 

Hainbat izan ziren ziza eta landare erakusketa ikustera joan zirenak. Baita hego haizea ere. Hark mahai gaineko azalpen orriak eta txartelak lurrera bota zituen zenbait unetan.