Indarrean da balorazio ponentzia berria

Guaixe 2025eko urriaren 27a

Etxarri Aranazko ikuspegia Hartzabaldik. ARTXIBOA

Herriko higiezinen unitate bakoitzari aplikatu beharreko balorazio metodoak ezarri dira eta balorazio parametroak finkatu. 

Nafarroako Gobernuaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta Etxarri Aranazko Udalak herriko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratu zuten. Aurrekoa 2017ko lastailaren 23koa zen. Bi erakundeen artean edukia zehaztu ondoren foru administrazioak oniritzia eman dio txostenari. Lan horren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat eman diote.