Etxarri Aranazko Udalaren beharrei erantzuteko Zerbitzu Anitzetako lan poltsa bat oposizio-lehiaketa bidez sortzeko deialdia egin du udalak. Deialdi horren bidez Etxarri Aranazko Udalaren instalazio eta eraikinen ordenaz eta garbitasunaz arduratzeko prest dauden pertsonen zerrenda osatu nahi du udalak. Hautaketa gainditzen dutenekin zerrenda osatuko du, sor daitezkeen kontratazioetarako eta ordezkapenetarako erabiliko dena. Zerrenda hori indarrean egongo da beste deialdi bat onartu arte. Deialdian parte hartzeko eskabideak lastailaren 28ra arte, asteartera arte aurkez daitezke. Deialdiari buruzko informazio guztia Etxarriaranatz.eus webgunean dago.