Kamioi batek zuhaitzak jo ditu

Guaixe 2025eko urriaren 28a

Burundabide kalean izan da eta bi zuhaitza bota behar izan dituzte.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Etxarri Aranazko Burundabide kalean kamioi bat bidetik atera eta kaleko 15 eta 19 zenbakien parean dauden zuhaitzetako bi jo zituen 21:00ak aldera. Segurtasunagatik suhiltzaileek zuhaitzak moztu behar izan zituzten. Haiek lanean ziren bitartean Foruzaingoa arduratu zen trafikoa bideratzeaz.