Euskararen egoeraren inguruko zein iritzi dute etxarriarrek

Guaixe 2025ko urr. 30a, 11:10

Etxarriarrak plazako zabalgunean. ARTXIBOA

Horixe jakin nahi du udalak, euskara sustatzeko estrategia plana egiteko.

Etxarri Aranazko Udalak euskararen erabilera sustatzeko plangintza egingo du UEMAren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin. Egiteko horri heldu aurretik udalari garrantzitsua iruditu zaio "etxarriarren ekarpenak biltzea, denon artean gaiaz hitz egin eta plangintza elkarrekin egitea". Horregatik, galdetegi labur bat (labur.eus/g5periip) zabaldu du, online edo paperean idatziz erantzun eta udaletxean eman daitekeena. Erantzunak azaroaren 2ra arte eman daitezke.  

Diagnosia azaroaren 17an, 18:00etan, aurkeztu eta "elkarrekin dauzkagun erronkak elkarrekin pentsatuko ditugu". Saio horretan gaur egungo argazkiari begira jarriko dira: Etxarri Aranazko datuak eta galdetegien bidez etxarriarrek erantzun dutena aztertuko dituzte, herriko eta Euskal Herriko egoeraz hausnartuko dute, eta tartea hartuko dute aurrerantzean izango diren erronkei nola erantzun pentsatzeko.