Eneko Lazkoz finalean

Guaixe 2025ko aza. 3a, 09:51

Agoizko saioan aritu ziren bertsolariak. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Azaroaren 1ean Agoitzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelkearen lehenengo finalaurrekoa irabazi zuen bertsolari etxarriarrak. 

Agoitzen jokatu zen 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, 190 entzule ingururen aurrean. Sei bertsolari airtu ziren kantuan: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Julen Zelaieta Iriarte. Zigor Gartzia Zian aritu zen gai jartzaile lanetan eta epaile Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena izan ziren. Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Eneko Lazkozek eskuratu zuen puntu gehien, 508,5, saioa irabazi eta azaroaren 29an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza Guallar (496,0), Ekhiñe Zapiain Arlegi (494,0), Eki Mateorena Zozaia (488,5), Julen Zelaieta Iriarte (458,5) eta Endika Legarra Nuin (441,0).

Hurrengo saioak
Azaroaren 8an, Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean, jokatuko da bigarren finalaurrekoa. Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Mattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Sarai Robles Vitas bertsolariak ariko dira. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke. Hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 16an jokatuko da, Tafallako kulturgunean, 17:30ean, eta bertan ariko da Ekain Alegre Gil altsasuarra, Amaia Elizagoien Varela, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria bertsolariekin batera. 

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoaren sailkapena

Eneko Lazkoz Martinez (508,5)

Saioa Alkaiza Guallar (496,0)

Ekhiñe Zapiain Arlegi (494,0)

Eki Mateorena Zozaia (488,5)

Julen Zelaieta Iriarte (458,5)

Endika Legarra Nuin (441,0)