Ceramica Utzubar SMk egindako eskaera onartuta

Guaixe 2025eko azaroaren 10a

Enpresaren ikuspegia. ARTXIBOA

Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa onartu diote. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu egin du Etxarri Aranazko Ceramica Utzubar SM enpresaren eskaera. Adreiluak eta egurrezko pelleta fabrikatzeko duen instalazioko ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa eskatu zuen. Batetik, eskatu zuen instalazioan  R0305 eta R0105 kudeaketa-prozesu baimenduetan kudeatutako hondakinen zerrendan sartzea 030105 EHZ kodea duten hondakinak, hau da, zerrautsa, txirbila, ebakinak, zura, partikulazko oholak eta xaflak, 03 01 04 kodean aipatutakoez bestelakoak. Eta, bestetik, eskatu zuen 100101 EHZ kodea duten hondakinak adreilua egosteko buztinari gehitu beharreko material gisa. Hondakinak dira su-errautsak, zepak eta galdarako hautsa (10 01 04 kodean zehaztutako galdarako hautsa izan ezik) eta biomasa-galdarako errautsak. Horiek instalazioan baimendutako R0507 prozesuan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartuko dira.