Abenduaren 13an, 9:30etik aurrera, Etxarri Aranazko Gazte Trail lasterketa jokatuko da Etxarriko kanpinean, Triku Trailek antolatuta. Lasterketa Nafarroako Kirol Jokoetako Mendi Lasterketen Txapelketarako baliagarria da. Infantilen, kadeteen eta jubenilen lasterketa izango da, eta izena ematea zabalik dago (Kronoak). Bertan ariko dira Dantzaleku atletismo eskolakoak. "Mendia oso gustuko dute eta aritzeko gogotsu daude" azaldu du Dantzaleku Sakana atletismo klubeko presidente Adrian Claverrek.