Paleta goma

Bergera-Biain, txapeldunordeak

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 25a

Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako finalistak. NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Gure Pilotako palistek Oberenaren kontrako bikotearen kontra erori ziren, txapelketa ona eginda

Azaroaren 8an 36 m frontoiko Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen Paleta Gomako bigarren mailako finalak jokatu ziren. Etxarri Aranazko Gure Pilotako Bergerak eta Baiainek Oberenako Artazkoz eta Casillas izan zituzten aurkari. Oberenakoak alde handiz gailendu ziren (30-9), baina txapelketa ona eginda merezitako domina jaso zuten sakandarrek.