Azaroaren 21ean aurkeztu zuten Nafarroa Arenan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala; bihar izanen da egun handia eta zortzi bertsolari izanen dira oholtzaren gainean: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena.
Sakandar ordezkari bakarra izanen da, Eneko Lazkoz etxarriarra. Eguna gerturatu ahala "ohiko urduritasuna" sentitzen duela esan du GUAIXE IRRATIAn, "baina urduritasunaren barruan nahiko lasai". Egin nahi duenean "zentratuta" dagoela esan du, "buruan nahiko argi zer eta nola nahi dudan joan, eta eguna ailegatzeko gogo handiarekin". Aurkezpen egunean Nafarroa Arena ezagutzeko aukera izan zuten, "zehazki ez dakit nola izango den, baina itxura polita dauka".
Finalean sartu diren bi bertsolari berrien aurrean "beti da pozgarria".