Pilota

2.200 oliba olio botila Baikorendako

Guaixe 2025eko azaroaren 27a

Baikokoak Urzantek Tuteran duen egoitzan saria jasotzen. BAIKO PILOTA

Bilboko pilota enpresak Urzante erronken saria jaso zuen Tuteran

Baiko Pilota enpresako pilotari, teknikari eta kideek Tuterara bisita egin zuten azaroaren 26an sari ederra jasotzeko: 2.200 oliba olio botila. Izan ere Baikok irabazi zituen udan jokatutako bi Urzante erronkak, sanferminetakoa eta sanmateotakoa, eta saria jasotzera joan ziren Baikoko kideak. Bertan zegoen Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra.

Zehazki, sanferminetako Urzante erronkan lau eta erdian Elordiri 14-18 irabazi zion Artolak, binaka Ezkurdiaren eta Rezustaren aurrean 17-22 gailendu ziren Jaka eta Albisu, eta buruz burukoan Aldabe 4 tantotan utzi zuen Joanes Bakaikoak. 

Sanmateotako Urzante erronkan lau eta erdian Peña II.ak 18-12 irabazi zion Muruari, Artolak eta Mariezkurrenak 7 tantotan utzi zituzten Peio Etxeberria eta Zabaleta, eta buruz buru Bakaikoak 9-17 galdu zuen Egiguren V.aren kontra.