Kinto ospakizunak izan ziren larunbatean Etxarri Aranatzen. Eta festa egunetan bezala, Maiza plazan jendea elkartu zen tragoak edatera. Han elkartutako bakarren bat, edo batzuk, botilekin Txartxenekoa etxeko ateetako kristalen kontra egin zuten, haiek hautsiz. Gainera, ateak behartu eta etxe barrura sartu ziren, etxe barruan ateak, leihoak, ispiluak eta bestelako objektuak hautsiz. Etxe hori Jesus Ulaiar Liziagaren etxea zen, ETAk parean hil zuen. Ez da lehen aldia ospakizun giroan etxe horren kontra egiten dutela.
Bestalde, mojen etxearen kontra ere basoak eta botilak bota zituzten.