Primerako giroan jokatu zen Txantreako Krosa. 750 korrikalarik parte hartu zuten, eta Mikel Faber (24:26) izan zen txapelduna, Asier Gutierrezen (24:49) eta Asier Estarriaga etxarriarraren (24:53) aurretik. Emakumezkoetan Maitane Melerok bigarrenez irabazi zuen jarrian (29:03), Maialen Eliaren (29:58) eta Irati Zubizarretaren (30:20) aurretik. Maite Beregaña uharte arakildarra laugarren sartu zen (30:27), eta Paula Diaz altsasuarra hamaikagarren (31:54).