Astekaria

Gure Pilotakoak, Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 8a

NKJ-etako Emakumeen 30 metroko Paleta Goma Txapelketako finalistak, sariekin. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Maialen Larraza jubenilen mailako Banakako txapelduna eta Campos-Mendiburu Binakako kadete txapeldunak izan ziren Biskarreten

Nafarroako Kirol Jokoetako Emakumeen 30 metroko Paleta Goma Txapelketako finalak jokatu ziren abenduaren 13an Biskarreten. Jubenilen mailan Maialen Larrazak (Gure Pilota) jantzi zuen txapela, Zabalza faboritoari (Auñamendi) 1-2 irabazita. Kadeteen Binakakoan Campos-Mendiburu (Gure Pilota) dira txapeldunak, Asiain-Urtasun (Oberena) 1-2 mendean hartuta.