Udalak bandalismo ekintzak salatu ditu

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Udalak zabaldutako argazkiak. UTZITAKOA

Hiri altzariak txikitu eta lapurretak izan direla salatu du.  

Etxarri Aranazko Udalak abenduan hainbat bandalismo ekintza izan zirela salatu du. Besteak beste hiri altzariak (eserlekuak, zakarrontziak…) txikitu dituzte. Haietako bati kultur etxe ondoko estalpean su eman zioten. Eta, bestetik, hainbat lapurreta izan dira, esaterako, futbol zelaiko tabernan. 

Etxarri Aranazko Udalak gogorarazi duenez, "hiri-altzariak eta edukiontziak ondasun komunak dira, herritar guztiek ordaintzen dituzten zergekin eskuratu eta mantentzen direnak. Kalte horiek zuzenean eragiten diote komunitatearen bizi-kalitateari". Udalak "ekintza bandaliko horiek" arbuiatu ditu. Aldi berean, udalak "etxarriar guztien erantzukizun zibikorako deia" egin du: "zaindu eta errespeta diezaiogun elkarri".