Baso aprobetxamendua salgai Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Bekola inguruko basoan eginen dute baso ustiaketa. ARTXIBOA

2025-2026 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planean jasota dago. 

Etxarri Aranazko Udalak baso aprobetxamendua saltzeko enkante deialdia egin du. Pagoz osatutako lote bakarra da salgai dagoena. Bekola, Antontxola, Goikola eta Arginburueta dermiotan dago.  Guztira 5.492 zuhaitz dira, 2.292,3 metro kubiko zur eta 5.792,6 metro kubiko egur egiten dute. Haren balioa 180.872,42 eurokoa da. Lotea eskuratzen duenak bi urte arte izanen ditu baso ustiapena egiteko.