Futbola

Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak belar artifizialeko zelaia mustuko du

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

San Donato futbol zelaiaren itxura aldatuko da. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 25ean izango da mustutzea eta herritar guztiak gonbidatu dituzte

Etxarri Aranatz San Donato futbol zelaiak itxura berria du. Belar naturala kendu eta belar artifiziala jartzeko lanak bukatu dira, eta ilbeltzaren 25ean, 11:00etan, Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak zelai berria mustuko du. “Herriarentzat, denontzat. Denok barrura!” lelopean, herritarrak futbol zelaira gerturatzea gonbidatu dituzte. Auzatea, zozketak eta sorpresa iragarri dituzte. 

Segidan, 13:00etan erregionalen mailako partida jokatuko da, Etxarri Aranatz eta Beloso taldeen artekoa, eta 15:45ean infantilen mailakoa, Etxarri Aranatz eta Lagun Artearen artekoa.