Paul Urkijoren 'Gaua' filma, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

Ilbeltzaren 23an, ostirala, folklorea, kondairak eta mitologia uztartzen dituen filmaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Gaua Paul Urkijoren zinemagilearen azken filmaren emanaldia izanen da, ilbeltzaren 23an, ostirala,19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean edo kultur etxean.

Filma euskal mendietan kokatzen da, XVII. mendean; sorgin ehiza betean, gau erdian Kattalinek baserretik senarrarengandik ihesi egin du. Basoaren balztasunean galduta, bere atzetik presentzia bat sumatzen du. Bidean, hiru emakume atseginekin topo eginen du. Arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurako, bera ere istorio horietan sartuko da. Yune Nogueiras, Ane Gabaraín, Elena Irureta, Iñake Irastorza, Erika Irastorza, Xabi Lopez, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz dira antzezleak.