Etxarri Aranazko Udalak ur sarearen telekudeaketa egiteko gailuak jarri, ur sarea sektorizatu eta urrutitik irakur daitezkeen ur kontagailuak jarri nahi ditu. Lanek 398.301,56 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Egitekoa bere egin nahi duen enpresak ilbeltzaren 26ko 23:30era arte aurkez dezake eskaintza. Lanek garagarrilaren 15erako despedituta egon beharko dute.