Altzituertako bidea trenbide azpitik pasatzen da tunel txiki baten baten bidez. Harriz egindako tunel horretatik bi harri erori ziren asteartean, ilbeltzak 27. Tren azpiegituren mantentzeaz arduratzen den Adif enpresako langileak harriak bere tokian berriro jarri eta porlanarekin jartzeaz aparte, aukera baliatzen ari dira tunelaren egoera zein den jakiteko eta beharrezko konponketak egiteko.
Dermioko bide hori jende askok paseatzeko erabiltzen du, Etxarri Aranatz eta Bakaiku arteko joan-etorriak egiteko. Gainera, Sakanako Bizikleta Bide Sarearen eta Donejakue bidearen ibilbidearen zatia da.