Muslariak Karrikestu elkartean

Guaixe 2026ko otsailaren 3a

Txapelketako kartak eta tapetea. ARTXIBOA

Ostiral gauean, ilbeltzak 30, jokatu zen kanporaketa.

Euskal Herriko Mus Txapelketako Etxarri Aranazko kanporaketan 26 bikotek eman zuten izena elkarren artean lehiatzeko. Kanporaketak jokatuta lau izan dira Nafarroako txapelketarako sailkatu diren bikoteak: Aritz Ikobaltzeta eta Xabier Ulaiar, Xabier Mauleon eta Manuel Larraza, Alain Berastegi eta Serafin Garziandia eta Iñaki Goikoetxea Garziandia eta Pablo Jauregi. Lau bikoteetako batek kanporaketara joaterik ez balu, ordezko bikotea Adrian eta Alain Jakak osatzen dute.