Udalak lursail generikoa emateko deialdia egin du

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Etxarri Aranazko ikuspegia Arluzepeko bidetik. ARTXIBOA

Abeltzainendako deialdia da. Lursail generikoa sortuko da Europako dirulaguntzetarako.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udaleko Abeltzaintza Batzordeak, aurreko urtetan bezala, partzela generiko bat osatzea proposatu du. Izan ere, Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntzak direla eta, lurra behar duten abeltzainen artean haiek banatzeko premia handia dago.  

Partzela generiko horretan interesa duten abeltzainek udaletxean eskaera egin beharko dute. Horretarako epea otsailaren 20an despedituko da. Honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: eskabide orria behar bezala beteta, abeltzaina lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra dela baieztatze duen ziurtagiria eta aprobetxamendua esleitzeko Legeak ezartzen dituen agiriak.