Udalak baso aprobetxamendu saldu du

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

Bekola inguruko basoan eginen dute baso ustiaketa. ARTXIBOA

2025-2026 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planean jasota dago. 

Etxarri Aranazko Udalak baso aprobetxamendua enkante bidez baso aprobetxamendua saldu du. Arpana Formacion Forestal enpresak bereganatu du egitekoa eta, horregatik,  186.937,58 euro ordainduko dizkio udalari. Pagoz osatutako lote bakarra da salgai jarri dena. Bekola, Antontxola, Goikola eta Arginburueta dermiotan dago. Guztira 5.492 zuhaitz dira, 2.292,3 metro kubiko zur eta 5.792,6 metro kubiko egur egiten dute. Haren balioa 180.872,42 eurokoa da. Enpresak bi urte ditu baso ustiapena egiteko.