Sakanako Mankomunitateak 2004. urtean jarri zuen martxan Sakanako Aizkora Eskola, aizkoran trebatu nahi duten gazte sakandarrei baliabideak eta trebakuntza eskaintzeko. 2014. urtean Juanito, Angel eta Juanjo Erdoziak hartu zuten eskolaren ardura, eta eskolaren aurtengo 22. ediziorako gaztetxoak hartzeko prest dago erdoziatarren Etxarriko borda.
Sakanako Aizkora Eskolan 10 eta 20 urte bitarteko gaztetxoek eman dezakete izena, martxoaren 11ra arte (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus). Martxoaren 23an hasi eta maiatzaren 14ra arte luzatuko da, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era. Eskolak arrakasta handia izaten du urtero. Iaz 16 neska-mutiko trebatu ziren.