Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea zabaldu du. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei zenbatekoa beraien kontu korrontean kargatuko die martxoaren 24an. Ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek herriko kutxa edo banketxe batean paga dezakete. Aipatu epea pasata, zerga ordaindu ez dutenen ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko ditu udalak, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, eta legeak ezartzen duen errekarguekin kobratuko diete.
Bestalde, udalak jakinarazi duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 17a izanen da.