Etxarri Aranazko Udalaren Kultur zerbitzuak urtero goi mailako bertso saioa antolatzen du, eta aurten otsailaren 20an, ostirala, 19:00etan, Andoni Egaña Makatzaga, Iker Zubeldia Katarain, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra ariko dira herriko kultur etxearen oholtzaren gainean. Gai jartzailea Unai Artieda izango. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean (etxarriaranatz.eus). Guaixe Kideek bertso saiorako bi sarrera bikoitzen zozketan parte har dezakete, guaixe.eus webgunean, Etxarri Aranazko kultur zerbitzua eta Guaixe Fundazioaren arteko elkarlanari esker.