Pilota

Aaron Arbizu eta Oihan Etxeberria Goñi Memorialeko finalerdietara sailkatu dira

Guaixe 2026ko otsailaren 27a

Aaron Arbizu eta Oihan Etxeberria, pozarren. GOÑI MEMORIALA

Zumarragako afizionatuen torneo entzutetsuko final laurdenetan Egiguren eta Cuairan mendean hartu zituzten

Zumarragako 34. Goñi Memorial entzutetsuan Aaron Arbizu atzelari etxarriarrak (Irurtzun) Oihan Etxeberria (Oiarpe) oiartzuarra du bidaide elite mailan. Otsailaren 25ean jokatutako final laurdenetan Iker Egiguren (Ilunpe) eta Cuairan (Irurtzun) izan zituzten aurkari, ikusmina piztu duen partidan. Lehia estua espero zen baina Etxeberriak eta Arbizuk garaipen erosoa lortu zuten, 22-9 hartu baitzituzten mendean Egiguren eta Cuairan. Horrela, torneoko finalerdietarako sailkatu dira. 

Baikorekin aurrekontratua duen Etxeberriak nabarmendu duenez, "oso gustura nago Aaron Arbizurekin; afizionatuetan dagoen atzelaririk onenetarikoa da".