Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onartu du. Udalak onartutakoaren arabera plantilla organikoko bi lanpostu bete nahi ditu. Alde batetik, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua dago, lan araubide finkokoa, errelebo-kontratuaren modalitatean. D mailako lanpostua da, ahozko B2 eta idatzizko B1 euskara eskakizunak dituena. Lanpostu hori oposizio lehiaketaren bidez beteko da.
Bestetik, administrari ofizialaren lanpostu bat dago, lan-araubide finkokoa. C mailako lanpostua du C1 hizkuntza eskakizuna duena. Plaza hori oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da.