Euskal Herriko Mus Txapelketarako beste hiru bikote

Guaixe 2026ko otsailaren 26a

Txapelketako kartak eta tapetea. ARTXIBOA

Bigarren sailkapen kanporaketan lortu zuten Nafarroako finalerako txartela. 

Karrikestu elkarteak Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa hartu zuen ilbeltzaren 30ean. Otsailaren 21ean, berriz, Leku Ona tabernan jokatu zen kanporaketa. Hemezortzi bikotek eman zuten izena eta txapelketan aurrera egitea hiruk lortu zuten: Jon Igoa eta Xabier Agirre, Ondatz Igoa eta Unai Artieda eta Xabier Mauleon eta Ian Ansotegi. Haietakoren bat Nafarroako finalera joaterik ez balu, ordezko bikotea  Koldo Barandallak eta Iraitz Goñik osatutakoa litzateke.