mendi lasterketa

Triku Trail, martxan

Guaixe 2026ko martxoaren 3a

Ekainaren 28an, igandea, Triku Trail mendi lasterketa izango da. Bi bilbide izanen ditu.

XII. Triku Trail ekainaren 28an jokatuko da. Aurten ere bi distantzia izango dira: ohikoa (21 km, 1300 m+) eta laburra (10 km, 565 m+). Bi probak 8:30ean abiatuko dira Etxarri Aranazko kanpinetik. Izena ematea martxoaren 1ean zabaldu zuten, Kronoak.com webgunean. Ibilbide luzea Nafarroako Rankingerako eta Euskal Herriko Koparako puntuagarria izango da.