Andra Mari Ikastolak DBHko eraikina zaharberritu du

Guaixe 2026ko martxoaren 5a

Zaharberritutako eraikina. UTZITAKOA

Herrian dagoen eraikinean egin dituzte lanak.

Andra Mari Ikastolak 2023ko Nafarroa Oinez antolatu zuen. Ospakizunaren helburuetako bat zen bildutako diruarekin DBHko eraikinaren jasangarritasun ekologikoa eta irisgarritasuna hobetzea. Ikastolako zuzendari pedagogiko Iñigo Orella Altzuetak esan duenez, "auzolan erraldoi eta euskaltzaleen elkartasunari esker, Etxarri Aranatzen kokatuta dagoen DBHko eraikinean dagoeneko galdara zaharra aerotermia eta gasa konbinatzen duen galdara ekologikoago berri batekin ordezkatu da". Orellak gaineratu duenez, "eraikinaren alderik zaharrenaren isolatze termikoa hobetu da, eta aldi berean fatxada berritu da". Zuzendariak jakinarazi duenez, "lehentasunak berraztertuz, beste hobekuntzaren bat gehiago egiteko asmoa dago". Azkenik, "Andra Mari Ikastolak jasotako babesa eta laguntza bihotz-bihotzez" eskertu du.