Etxarri Aranatzen oinarritutako istorioa komikian

Guaixe 2026ko martxoaren 6a

'Zazpikiak bat' komikiaren aurkezpena. UDALBILTZA

Martxoaren 12an, ostirala, 'Zazpikiak bat' komikiaren aurkezpena eginen dute, Etxarri Aranazko liburutegian. Zazpi sortzailek sortu dute lana, Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, eta horietako batek Etxarri Aranazko istorioa jasotzen du

Euskal Herriko istorioak kontatzen ditu Zazpikiak bat komiki bildumak; hain zuzen, zazpi sortzailek osatu dute, bakoitzak Euskal Herriko herri bateko edo batzuetako istorioak jaso dituzte, Udalbitzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Besteak beste, Lekunberrin, Larraunen, Araitzen, Betelun, Legorretan, Hernanin, Mutrikun, Ataunen, Ziortza-Bolibarren, Atharratzen eta, Sakanan, Etxarri Aranatzen izan dira liburua osatzeko. Martxoaren 12an, ostirala, Zazpikiak bat liburuaren aurkezpena eginen dute, Etxarri Aranazko liburutegian. 

Eñaut Aiartzaguena Bravo sortzailea izan zen Etxarri Aranatzen eta Ataunen eta Legez kanpo deitutako komikia sortu du; bi herriak batzen zituen istorio bat bilatu zuen, 36ko gerraren ondotik etorritako estraperloaren garaieri eutsi zion, eta lekukotzak izan ditu kontakizuna osatzeko iturria, BERRIA egunkarian azaldu bezala. Genero ikuspegia ere izan du oinarri, emakumeak jarri dituelako erdigunean. 

Geuretik Sortuak Udalbitzak Euskal Herriko sorkuntza sustatzeko martxan jarritako egitasmoa da eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da. Zazpikiak bat komikian parte hartu duten beste sortzailek Uxue Bereziartua Lonbide, Usue Egia, Patrizia Etxegarai Hankabako, Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston, , Eneritz Ibarra Azpeitia eta Amane Apalategi Telleria dira.