Etxarri Aranazko liburutegia udalarena izatetik Nafarroako Liburutegi Sareko kide izatera 1999ko garilean pasa zen. Ordutik 2001eko martxora arte Jose Luis Nieva izan zen herriko liburuzaina, behin behineko plaza betez. Nievak oposizio bidez Beran lanpostu finkoa lortu zuen. Haren ordez Virginia De Antonio etxarriarra hasi zen herriko liburutegian lanean. Etxarriko liburuzain lanpostuaren oposizio deialdia ateratzeko bi urte itxaron beharko zirela aurreikusten zen.
