Jose Luis Erdozia Mauleonek Sakana erdialdeko euskara tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Filologia Fakultatean. Uharte Arakil eta Etxarri Aranatz arteko euskararen azterketa egin zuen Patxi Goenagaren zuzendaritzapean. Aipatu herriak aukeratu zituen guztietan euskara bizirik zegoelako eta euskarazko dokumentu asko zeudelako. Euskara hori aztertu ondoren inguruetako eskualdeetako euskarekin alderatu zituen, kidetasunak eta aldeak ikusteko.


