Urtxintxa gozoki denda, Etxarri Aranazko kale Nagusiko 16an dago. Gaur egun Sandra Dalila Vivas Moratak kudeatzen du. Salgai dituen produktuen artean, txutxeak, patata frijituak, txokolateak, esneak, fruitu lehorrak, izozkiak, pizzak, ogia, freskagarriak, oparitarako kono beteak eta Argentinako mate belarra eta alfajoreak ditu besteak beste.
