Martxoaren 22an, igandea, Korrika bezpera ospatuko dute Etxarri Aranatzen; 13:00etan Etxarri Kantuzen kalejira izanen da; arratsaldean, 17:00etan, txokolate jatea izanen da, plazan, eta 18:00etan Erraldoien kopartsa eta gaiteroak aterako dira.
Martxoaren 23an, astelehena, Korrika Aritzalkotik sartuko da Etxarri Aranatzen, 14:50ean, baina aurretik, 12:15ean, Andra Mari ikastolak eta San Donato eskolak antolatutako Korrika Txikia izanen da, Mikel Arregi plazatik plazaraino.