Joanes Bakaikoak eta Beñat Senarrek Buruz Buruko aurretiazkoa jokatu zuten atzo Zumarragako Beloki pilotalekuan. Buruz Buruko txapelketako bonboan egotea zegoen jokoan, eta, ondorioz, partida oso lehiatua eta gogorra izan zen Horren isla, 62 minutu iraun zuen partidan jokatu ziren 388 pilotakadak.
Hasieran parez pare hasi ziren bi pilotariak baina launako berdinketaren ondoren Senarrek aurrea hartu zuen eta Bakaikoari maldaz gora jarri zitzaion partida. 14-21 aurreratu zen Senar, eta partida irabazita zuela zirudienean Bakaikoak erresistentzia lan ikaragarria egin zuen, eta markagailua irauli zuen, 22-21 irabaziz eta Buruz Buruko Txapelketan aurrera eginez. Gauza jakina da Bakaikoak inoiz ez duela amore ematen, eta, beste behin, agerian geratu zen.
Datuei erreparatuta, Bakaikoak 18 tanto irabazi zituen eta 7 galdu, eta Senarrek 14 tanto irabazi zituen eta 4 galdu.