24. Korrika

Korrika bezpera

Guaixe 2026ko martxoaren 23a

Atzokoaren ondoren, gaur Korrika txikia eta handia izanen dira. 

Euskararen aldeko lasterketa Etxarri Aranatzera gaur, martxoak 23, 14:52a iritsiko da. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Korrika batzordeak Korrika bezperarako egitaraua prestatu zuen. Eguerdian Etxarri Kantuz taldekoak plazan eta Larrañeta kalean kantuan aritu ziren. Arratsaldean, berriz, txokolate jana izan zen lehenik, eta erraldoien konpartsa eta gaitariak izan ziren ondoren. Korrika iritsi aurretik, gaur, Korrika txikia eginen da Etxarri Aranatzen. Mikel Arregi plazatik 12:15ean abiatuko da.