Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.Etxarri Aranazko pilotariak, bideo batean, aukera berri hau eskertu du eta ahalik eta urte gehien maila gorenean egin ahal izateko duen ilusioa azpimarratu du. Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketan mustuko du kontratu berritzea, pasa den asteburuko kanporaketa gainditu ondoren.
“Oso pozik pilotari profesional gisa Baikon jarraitzeko aukera dudalako, eta pozik ere lehenengo Buruz Buruko Txapelketan jokatuko dudalako, ilusio handiarekin. Saiatuko naiz, ahalik eta mailarik hoberena ematen”.