Jeingenekoari ustiategi batzuen erabilera aldatzeko baimena eman diote

Guaixe

Etxarri Aranazko abeltzaintza poligonoaren ikuspegia. ARTXIBOA

Txerri ustiategia behi aziendaren ustiategi bihurtuko da. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio Jeingenekoari  bere instalazio batean aldaketa funtsezko bat egiteko. Aldaketaren xedea da txerri ustiategiaren instalazioak egokitzea, gizentzeko behi azienda jartzeko bertan, eta bigarren nabea prestatzea edoskitzeko behiak jartzeko. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak ebazpenaren eranskinetan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte.