'Mi carrera' dantza ikuskizuna, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko martxoaren 30a

'Mi carrera' ikuskizunaren irudi bat. UTZITAKOA

Apirilaren 12an, igandea, dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Apirilaren 12an, igandea, 17:30ean, Paula Puchalt eta Ana Sagues dantzariek sortutako Mi carrera ikuskizuna izango da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikuskizuna DNA dantza garaikidea sustatzeko Nafarroako Gobernuaren programaren barruan izango da, eta Zizur Nagusian mustuko dute aurreko egunean. Puchalten bakarkako lan bat da, non dantzaren bidez esfortzuaren kulturaren inguruan hausnartuko du. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eros daitezke.