Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, etxerako egur loteak nahi dituztenek maiatzaren 11ra arteko epea dute eskaera egiteko. Eskaera egiten dutenek adierazi beharko dute beraiek arduratuko diren zuhaitzak mozteaz eta egurra etxera eramateaz edo horretaz enpresa batek arduratzea nahiago duten.
Lehenengo aukeraren alde egiten dutenek 45,23 euro sartu beharko dituzte udalaren kontu korronteren batean. 61,68 euro izanen dira eskaera epez kanpo eginez gero. Lehen aukera egin nahi dutenek erroldan izen emanda egon beharko dute bi urteko antzinatasunaz. Gainera, egoitza herri-lurraren entitate titularrean egiazki eta jarraian izatea, urtean bederatzi hilabetetan gutxienez. Horretaz aparte, onuradunak udalarekin dituen betebehar fiskalak eguneratuak izatea. Loteen esleipena zozketaren bitartez banatuko dira. Zozketaren eguna eta ordua eta emaitza bandoen bidez jakinaraziko du udalak. Etxebizitza herritik 7 kilometro baino gehiago duenari esleipena zuzena egingo zaio. Udalak gaztigatu duenez, ezin da zuhaitzak bere arramekin arrastaka ateratzea. Kalterik sortuz gero lotearen jabea izango da erantzulea. Loteak garilaren 1a eta irailaren 30 artean atera beharko dira.
Bigarren aukeraren alde egiten dutenei udalak jakinarazi die enpresak zuhaitzak ilargi egokian moztuko dituela eta bideak lehor daudenean eskatzaileak adierazitako ate, partzela edo leku bakoitzera eramango dituela enborrak, 5m-ra moztuta. Udalak gaineratu duenez, lote bakoitzak 5 tonakoa izanen da gutxi gorabehera. Egurra deskargatzeko unean, lote bakoitzaren kopuru zehatzaren kopia bat utziko dute (kamioiak baskula bat du) eta ondoren, udalak egur lote bakoitzari dagokion prezioa kobratuko dio.