24. Korrika

"Ez erlaxatzea, behintzat, eta denon artean lanean segitzea"

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko apirilaren 16a

Bikain garajekoak lekukoa hartu aurretik.

Goizeder Beltza Igoa Bikain Garajeko arduradunetako bat.

Autoak konpontzeko tailerra da Bikain garajea. Mekanika eta karrozeria arloak lantzen dituzte. Hasi eta bukatu egiten dituzte autoak.

Korrikaren leloa 'Euskara gara' da. Nola zarete zuek euskara?
Azkenean denetatik gaude, baina gehiena euskaraz hitz egiten dugu. Ahal den gehiena euskaraz egiten dugu; bagaude euskaldun zaharrak, euskaldun berriak eta batenbat AEKn izena emanda ere. Beraz, denetatik.

Zer sentitzen duzu Korrikan parte hartzean?
Betidanik hartzen dugu lekukoa. Eta hunkitu egiten gara lekukoa hartzean, beti dago norbait desiotan lekukoa hartzeko.

Euskararen aldeko zein lelo gustatzen zaizu gehien?
Denak ditut gustuko. Aurten harrituta nago eguraldi ona dagoelako. Eta, egunez!

Korrikaz aparte, zer gehiago behar du euskarak?
Euskarak behar du denon laguntza eta denon kolaborazioa. Asko egiten da baina asko gelditzen da egiteko. Ez erlaxatzea, behintzat, eta denon artean lanean segitzea.

Zer ematen dizu Korrikak?
Korrikan parte hartzea motibazio bat da. Zeren bestela, esan eta esan... eta gero ez baduzu ezer egiten ba... behar da. Ikusten dituzu lankideak, bezeroak, denak kolaboratzen eta hori puntu ezberdina da.