Etxarri Aranazko Udalak peoien zerrenda osatzeko hautaproba eginen du. Udalaren asmoa da enplegu poltsa sortzea, premia duenean, zerrendatik tira eta peoiak kontratatzeko. Haiek interes orokorreko obrak eta zerbitzuak eginen dituzte. Hautagaiek euskarazko B1 maila ezagutza izan beharko dute. Eskabideak apirilaren 29ra arte aurkez daitezke Nafar Lansareren Altsasuko bulegoan. Erakunde hori arduratuko da zerrenda osatzeaz eta, ondoren, Etxarri Aranazko Udalari ematez. Lanpostuak D mailari dagokion soldata izanen du, %15eko lanpostu osagarriarekin eta %12ko maila osagarriarekin.