Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoiko lanak despeditu dituzte; besteak beste, uralitazko teilatua kendu, teilatu berria jarri, aldagelak handitu eta moldatu, aldageletatik aparte beste komuna batzuk jarri eta frontoiko paretak margotu dituzte. Apirilaren 18an eta 19an, larunbata eta igandea, mustuko dute frontoi berria: erraldoiak, Gure Pilotako eskolako partidak, luntxa eta Garfe eta Ados Pilotako partidak izanen dira.
Etxarri Aranazko frontoi berriaren mustutzea
Apirilak 18 larunbata
16:00 Etxarri Aranazko erraldoien kalejira.
16:30 Frontoi irekitzea eta ekitaldia.
Ondoren, Gure Pilota eskolako partaideen pala eta esku pilota partiduak.
20:00 Luntxa.
Apirilak 19 igandea
11:00 Gure Pilota eskolako partaideen pala eta esku pilota partiduak.
17:00 Pilota partiduak:
Ados pilota gizonezkoak: Oskoz - Orbegozo / Aranburu - O. R. Larramendi
Elite pala emakumezkoak: Haizea Salanueva - Irati Igoa / Uxue Murillo - Maider Ardanaz
GARFE: Igoa - Arbizu / Etxebarria II - Bergera