Apirilaren 5ean Udaberri Klasikoa jokatu zen Amorebieta Etxanon (111,8 km). Laukote bat iritsi zen elkarrekin helmugara eta Mikel Uncilla Aldasoro (Rural Kutxa-Alea) izan zen azkarrena. Uncillak laugarren urtea du afizionatuetan eta bere hirugarren garaipena lortu du.