mendi lasterketak

Eneritz Karasatorre, txapelduna Agoitzen

Maider Betelu Ganboa 2026ko apirilaren 21a

Eneritz Karasatorre, Agoitzen. UTZITAKOA

Korrikalari etxarriarrak X. Agoizko Mendi Lasterketa irabazi du.

Apirilaren 11n, larunbatarekin, X. Agoizko Mendi Lasterketa jokatu zen (14 km, 850m+). Lasterketak gora egin du, aurten 267 korrikalari baitzeuden izena emanda. 

Gizonezkoetan Paul Sasiet donostiarra izan zen txapelduna (1:13:20), Aguraingo Jon Vegasi ia 2 minutu aterata (1:15:16). Lehen sakandarra Hiriberri Arakilgo Iosu Urriza izan zen, sailkapenean 41. postuan (1:34:55). Emakumezkoetan Eneritz Karasatorre Araña etxarriarra izan zen txapeldun handia (1:36:14), Ane Arruti urnietarrari 2:28 aterata (1:38:42). Taldeka Ipareizea gailendu zen.