Apirilaren 26an, igandea, 10:00etatik aurrera, Amalurra Azoka izanen da Etxarri Aranazko plazan. Aurten artileari eskainiko diote azoka, eta Sakanako eta Nafarroako ekoizle eta artisauak produktuen azokarekin batera, artilezko loreen eta belaki naturalen tailerrak eginen dituzte; kultura@etxarriaranatz.eus epostan eman daiteke izena. Aizkora txapelketa, arkume errearen dastaketa eta Urbasa-Andia larreen irekiera izanen da, besteak beste.
Azokak iraun bitartean Palestinarekin Elkartasuna taldeak Palestinaren aldeko zozketarako txartelak salduko dituzte euro batean, eta 13:30ean zozketa eginen dute. Sei zozketan eginen dituzte: herriko joskintza taldeak egindako lau poltso eta bi kojin. Saria bertan emanen dute.
Azokaren aurretik, apirilaren 22an, asteazkena, 19:00etan, Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian.
2026ko Etxarri Aranazko Amalurra Azoka
Apirilak 22 asteazkena
19:00 Bizitza baten txatalak Onintza Enbeitaren liburuaren aurkezpena, liburutegian.
Apirilak 26 igandea
10:00 – 14:00 Azoka Gardena; Sakanako eta Nafarroako ekoizle eta artisauak produktuekin: gazta, ardoa, ukenduak, ogia...
Etxarriko gaiteroekin musika.
10:30 Artilezko loreen tailerra.
11:00 Artilezko belaki naturalen tailerra (8 urtetik aurrera; plaza mugatuak).
11:30 Rural Kutxa Aizkora txapelketa.
12:30 Arkume errearen dastaketa.
13:30 Urbasa-Andiako larren irekiera: Animalilak plazatik Urbasa-Andiarako bideari ekingo diote, Joxe Aldasoro eta Eneida Carreñorekin.
Palestinaren aldeko zozketa-