Ilobak ETAk hildako aitonez

Guaixe 2026ko apirilaren 22a

Jesus Ulayar Echarri da dokumentaleko protagonistetako bat.

Dokumental batean jaso dituzte ETAk hildako hiru gizonezkoen ilobei familian kontatu dietena, eta haien memoria birsortzen dute. 

Madrilgo Nicolas Salmeron kultur guneak Los Nietos del Silencio dokumentalaren mustutzea hartu zuen apirilaren 17an. Leyre Sanzek zuzendu du eta Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko zortzi graduaturen Gradu Akaberako Lana da. Dokumentalean ETAk hildako hiru gizonezkoren ilobak dira protagonistak. Protagonistetako bat Jesus Ulayar Echarri da. Bere aitona Jesus Ulaiar Liziaga zen eta ETAk bere etxeko ate parean hil zuen 1979ko ilbeltzaren 27an. 

Dokumentaleko protagonistak jaio aurretik ETAk haien aitonak hil zituen. "Dokumentalean hiru iloben testigantza jasotzen da eta oroimenak eta isiltasunak markatutako belaunaldiari ahotsa ematen dio", adierazi dute egileek. Protagonistek ikus-entzunezkoan "familian kontatu dieten historia azaltzen dute eta haiendako ezezaguna den baina beraien biografian oso presente dauden pertsona horien memoria birsortzen dute". 

Narrazioa analisi kronologiko bat marrazten duten bost bideo-podcastekin osatzen dute. Haietan, adituak, senideak eta ETAko militante ohi batek hartzen dute hitza.