Hartzabalen, maiatza

Guaixe 2026ko maiatzaren 4a

Hilaren aurreneko egunean jaso zuten. 

Urtero moduan makina bat etxarriarrek mendirako bidea hartu zuten maiatzaren 1ean. Maiatza jasotzearen lekukoa izan nahi zuten batzuk, besteak hura jasotzen aritu ziren. Fagatxabalgo sakonune batean opatu zuten gustuko pagoa eta hura moztu zuten. Enborra handik ateratzeko sokekin ahalegindu ziren lehenik, baina Hartzabelerako 300 metroak enborra bizkar gainean hartuta  eramatea errazagoa suertatu zen. Bidean geldialdi pare bat egin zituzten. Behin enborra eramanda, etxarriarrek hamar minutu eskasetan zutitu zuten enborra. Eta han izanen da maiatzaren 31ko 18:00 aldera mozten duten arte.